Bezperan jokatu zen etapa nagusia, baina atzo ere azkar ibili ziren txirrindulariak. Pirinioetatik Mediterraneo ertzera egin zuten, eta 13. kilometroan sortu zen eguneko ihesaldia. Cozza (Garmin), Sapa (Lampre), Serrano (Contentpolis-AMPO) eta Ramirez (Andalucia) sartu ziren horretan. Caisse d'Epargne liderraren taldeak aurrera egiteko baimena eman zien, eta horrregatik alde handia pilatu zuten.
Baina esprinterren taldeak jarri ziren tropelaren buruan; batik bat, Milram eta Cervelo. Helmugatik gertu irentsi zituzten, baina Cozza AEBetarra ez zegoen amore emateko prest. Halere, helmugatik hiru kilometro pasatxora harrapatu zuten. Eta esprintean, pistan munduko txapeldun izandako Trussov 23 urtekoa nagusitu zitzaion Hushovd beteranoari. Seigarren etapa jokatuko da gaur, Torredembarra eta Bartzelona artean, 150 kilometrokoa. Ez dauka zailtasun handirik.
Sailkapenak
BOSGARREN ETAPA1. Nikolai Trussov (Katusha) 4.28.58
2. Thor Hushovd (Cervelo) d.b.
3. Fabio Sabatini (Liquigas) d.b.
4. Greg Henderson (Columbia) d.b.
5. Pablo Urtasun (Euskaltel) d.b.
6. Leonardo Duque (Cofidis) d.b
NAGUSIA
1. Alejandro Valverde (Caisse) 13.49.38
2. Daniel Martin (Garmin) 15era
3. Haimar Zubeldia (Astana) 22ra
4. Mikel Astarloza (Euskaltel) 34ra
5. J. A. G. Marchante (Cervelo) 38ra
6. Jakob Fuglsang (Saxo Bank) 45era