Pilota

Txapela aitari eskaini dio Olaizola II.ak

Olaizolak irabazi zuen atzo Lau t'erdiko pilota txapelketa finala, Irujori 22-12 irabazita.

2011ko abenduaren 12a
08:11
Entzun

"Ezin izan du gaur hemen egon, baina seguru partida ikusten egon dela". Hitz horiekin Aimar Olaizolak atzo Lau t'erdiko pilota txapelketan irabazi zuen txapela aitari eskaini zion. Orain dela egun gutxi hil zen Olaizolaren aita. Goizuetarrak atzoko partidaren ostean esan zuen, aitak indarra eman ziola atzokoan.

Lau t'erdiko osgarren txapela irabazi zuen Olaizolak atzo eta txapelketako txapeldun handiena bilakatu da, Retegiren marka gaindituta. Ez zen atzokoa final ikusgarria izan, baina goizuetarrak mendean hartu zuen Irujo, eta 22-12 amaitu zen partida. Sakearekin min egin zion iberoarrari, eta partida 13-12 zela erreskadan bederatzi tanto eginda erabaki zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.