Bosgarren jardunaldiko partidarik erakargarriena jokatuko da gaur, Bilbon. Alde batetik, Irujo eta Barriola ariko dira, eta, bestetik, Olaizola II.a eta Beroiz. Txapelketako bi bikote indartsuenak, beraz, aurrez aurre izango dira. Launa garaipenekin daude sailkapen nagusian, eta irabazleak, lehen postua eskuratzeaz gain, urrats handia egingo du finalerdietako ligaxkarako.
Irujoren eta Olaizola II.aren arteko lehiek beti pizten dute ikusmin berezia. Gaurkoak, gehiago. Izan ere, momentu honetan profesional mailan dauden atzelaririk onenak izango dituzte lagun. Barriolak beti erantzuten du ongi, eta lan asko egin behar da hura mendean hartzeko. Bi esku on ditu, eta bizkartzain aproposa da Irujorentzat. Beroiz, berriz, inoiz baino hobeto ari da, eta konfiantza ematen dio Olaizola II.ari. Garaipenaren giltza baliteke aurrelarien inspirazioan egotea.
Bihar, bestalde, jardunaldiko azken partida jokatuko da Tolosan (16:30). Berasaluze VIII.a eta Albisu Aritz Lasa eta Zubietaren aurka ariko dira.
Txapela irabazteko faboritoak aurrez aurre, gaur, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu