BINAKAKO TXAPELKETA

Txapela, Irujo eta Barriolarentzat

22-13 nagusitu dira Olaizola II.a eta Aretxabaletaren kontra.

Irujo eta Barriola, txapela jantzita. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 5a
10:54
Entzun

Abel Barriolak eta Juan Martinez de Irujok osatutako bikoteak irabazi du eskuz binakako txapelketako txapela, Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Aimar Olaizolari eta Andoni Aretxabaletari gailenduta. Hiruna berdindu ostean, uneoro izan da bikote nafarra aurretik, eta markagailuan estutasunik igaro gabe heldu dira Barriola eta Irujo 22. tantora.

Urdinek, irabazleek, estu hartu dute Aretxabaleta, eta ez diote Olaizola II.ari jokoan nahi beste sartzen utzi. Goizuetako aurrelariak ere ohi baino pilota gehiago galdu ditu, eta Irujo eta Barriola, berriz, sendo aritu dira.

Binakako txapelketan lehen txapela du Barriolak, eta, horrela, hiru txapelketa handiak —buruz burukoa, binakakoa eta lau t'erdikoa— irabazi dituzten pilotarietako bat izatera igaro da. Irujok, berriz, bosgarren aldiz jantzi du binakako txapela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.