Final-zortzirenetako lehenengo bi kanporaketak jokatu dira asteburuan BERRIA Txapelketan, eta ezustekoak izan dira tartean. Irurtzun txapelduna eta Hernani txapeldunordea kanpoan gelditu dira.
HERNANI53
MARKINA 60
KADETEAK: Azpitarte II.a-Lizeaga19
Arrieta-Aretxabaleta 22
GAZTEAK: Arrieta-Agiriano 22
Perez-Etxeberria 16
NAGUSIAK: Ojuel-Aldazabal12
Urberuaga-Kastillo 22
Jaialdi polita izan zen larunbatean Hernanin jokatutakoa. Kadeteen partida, esaterako, txapelketan orain arte jokatu den ikusgarriena izan zen: gogorra (80 minutukoa) eta emozioz betea. Jotzaileak dira bi atzelariak, eta pilota gutxi galtzen dutenak. Errematatzaileak bi aurrelariak, eta tantoa bukatzen dakitenak. Laurak moldatu ziren ongi, baina 18nakotik aurrera min hartu zuen Azpitartek, eta bizkaitarrentzat izan zen norgehiagoka.
Gazteen partidak bi zati izan zituen. Agiriano aritu zen lehen zatian ongi, Perezi pilota kendu zion, eta Arrietaren lana erraztu (20-9). Nekatu egin ziren, ordea, etxekoak, eta Perez izan zen bigarren zatian protagonista. Jarraian egin zituen zazpi tanto, markagailua itxuratu, eta kanporaketa gainditzeko erabakigarriak izan ziren tantoak lortu.
Nagusien partidan oreka handiagoa espero zen, baina Aldazabalek ez zuen berea eman, eta Ojuelek bakarrik ezin izan zion Markinakoen jokoari aurre egin.
IRURTZUN 47
AÑORGA (Donostia) 65
KADETEAK:Olias-Beraza13
Loidi-Maiza 22
GAZTEAK: Zabaleta-Galarza 12
Jauregi-Lertxundi22
NAGUSIAK: Ongai-Otxotorena 22
Erroizenea-Jauregi21
Añorgakoak ziren faborito kadeteetan, eta ez zuten hutsik egin, nahiz eta Irurtzungoak azken txanpan hasi ziren jokatzen, eta markagailua itxuratzea lortu zuten. Gazteen partida gogorragoa izan zen. Irurtzungoek bi atzelarirekin jokatu zuten, eta partidari eutsi zioten 11-10ekoa arte. Hortik aurrera, nekatu eta amore eman zuen Galarzak (Ladisen semeak).
Nagusien partida hasterako bazekiten Añorgakoek hiru tanto nahikoak zituztela aurrera egiteko. Partida irabaztera irten ziren, hala ere, eta ikuskizun ederra eman zuten. Ederra partida eta hunkigarria Joxemari Oteiza zenari txapelketako antolatzaileek egindako omenaldia. Altzako taldeko arduradun eta BERRIA txapelketaren bultzatzailea izan zen Oteiza.
Txapeldun eta txapeldunorderik gabe
Añorgak eta Markinak Irurtzun eta Hernani hartu dituzte mendean final-zortzirenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu