futbola

Txapeldun izandako garaiko Athletic golen arloan

Hamazazpi gol damaratza Ligaren lehen bederatzi partidatan. 28 urte ziren halako hasierarik ez zuela egiten.

2010eko azaroaren 1a
18:54
Entzun
Espainiako Lehen Mailako Ligaren aurreneko bederatzi jardunaldietan hamazapi gol sartu ditu Athleticek, eta dagoeneko baziren 28 urte arlo horretan halako hasierarik ez zuela egiten. 1982-1983an, Liga irabazi zuen sasoian, hobexeagoa egin zuen: aurreneko bededatzi partidatan hemeretzi gol. Harrezkero, oraingoa baino okerrago beti.

Javier Clemente zen 1982-1983ko entrenatzailea, eta etxean Valentzia (2-1), Sevilla (2-1), Atletico Madril (4-1) eta Malaga (3-2) hartu zituen, eta kanpoan Osasuna (2-2), Valladolid (0-2), Zaragoza (2-1), Espanyol (3-2) eta Sportingen (1-1) aurka aritu zen. Alde, hemeretzi gol. Kontra, hamahiru.

Denboraldi honetan Joaquin Caparrosen taldeak etxean Atletico Madril (1-2), Mallorca (3-0), Barcelona (1-3), Zaragoza (2-1) eta -atzo- Getaferen (3-0) kontra jokatu du, eta kanpoan Hercules (0-1), Sporting (2-2), Valentzia (2-1) eta Sevillaren (4-3) kontra. Alde, hamazazpi gol. Kontra, hamalau.

Fernando Llorente da Athleticeko golegile nagusia orain arte: sei gol. Besteak: Igor Gabilondo (lau), Mikel San Jose (bi), Andoni Iraola (bi), Carlos Gurpegi (bat), David Lopez (bat) eta Iñigo Perez (bat).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.