Txapeldunak zuzendu du bidea

Bartzelonak erraz lortu du Txapeldunen Ligako lehen faseko aurreneko garaipena (0-5), Bate Borisoven zelaian

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Bartzelonak Txapeldunen Ligako egungo txapelduna zergatik den erakutsi zuen atzo Bate Borisoven etxean (0-5). Ligaxkako lehen jardunaldian Milanen aurka berdindu zuen etxean, baina beste partida bat aski izan zuen oker hasitako bidea zuzentzeko. H multzoko beste norgehiagokan, Milanek uste baino zailtasun gehiago izan zituen Viktoria Plzenen aurka etxean irabazteko (2-0).

Pep Guardiola entrenatzaileak lehen faseari beldur ziola esan zuen herenegun, eta Europako ekialdeko taldeek buruhauste handiak ematen dizkiotela Bartzelona dotoreari. Bada, Bielorrusian ikusi zenizua ez dela hainbesterainokoa izan behar, eta lehen faseko partiden bezperan teknikariak lasai lo egin beharko lukeela.

Bartzelonaren pase joko dotorea sehaska kanta bilakatu zen partida osoan, eta aurkaria erabat anestesiatu zuen. Jabetza neurtzen duten datuak lotsagarriak izan ziren, talde bakarrak izan baitzuen baloia.Hori gutxi ez, eta Bate Borisov erasoan saiatu zen aldi urrietan aurkariak josiriko armiarma sarean trabatu zen. Bartzelonak lehen zatian erabakita utzi zuen partida, Volodkok bere atean, Pedrok eta Messik sarturiko golekin. Bigarren zatian Bate Borisovek gora egin zuen, eta Messik eta Villak zuloak baliatu zituzten aldea handitzeko.

E multzoan, Valentziak eta Chelseak bana egin zuten. Etxetik kanpo jokatu arren, Ingalaterrako taldea gehiago izan zen, batez ere bigarren zatian, baina Alves Valentziaren atezainak partida bikaina egin zuen. Hark salbatu zuen Unai Emeryren taldea. Chelsea sailkapeneko buruan dago multzoko beste partidan Bayer Leverkusenek2-0 irabazi ziolako Genk azken sailkatuari.

F multzoan Olympique Marsellak kontuan hartzeko taldea dela aldarrikatu zuen Borussia Dortmunden aurka ligaxkako bigarren partida irabazita (3-0). Multzo berean Arsenalek Lehen jardunaldiko estropezua konpondu zuen Ernesto Valverderen Olympiakosen kontra (2-1). G multzoan, azkenik, Zenitek astindua eman zion Portori (3-1)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.