Binakako txapeldunek udako torneo bateko lehen partida jokatuko dute gaur (22:00, ETB1), Donostian. Jaietako makina bat partida jokatu arren, gaurkoa izango da txapela jantzi zutenetik batera izango duten hitzordu garrantzitsuena. Aurrean, gainera, binakako txapelketan aurkari izandako bikote bat izango dute: Bengoetxea VI.a eta Ruiz. Irabazleek ostiraleko finala jokatuko dute.
Asegarcek Donostiako feriara arte itxaron du Olaizola II.a eta Mendizabal batera jartzeko. Añorgako atzelariarentzat aurtengo udako lehen torneoa da, eta hari dagokio enpresari ferietako estelarretan tokia baduela erakustea. Dena den, kontrarioek Mendizabalek baino zalantza gehiago sorrarazten dituzte. Añorgakoa fidagarria da, erregularra, Bengoetxea eta Ruizekin, ordea, ezin da asmatu. Uda hasiera ez da gozoa izan bientzat, torneoko final-laurdenetako partidan, aldiz, bikaina aritu ziren. Aise irabazi zieten Xala eta Pascuali iragan ostegunean (22-13). Agerikoa da azkenaldian hobera egin dutela, Ruizek bereziki, baina ezin da ahaztu erregulartasun falta dela haien gabezietako bat.
Txapeldunek gaur ekingo diote Donostiako Torneoari
Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak Bengoetxea VI.a eta Ruiz izango dituzte aurkari lehen finalerdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu