eskubaloia

"Txapeldunen Liga jokatzea aukera bat da, arriskua baino gehiago"

Fernando Diez Bera Berako presidenteak adierazi du abuztu aurretik aurrekontua osatzea dela zuzendaritzaren helburua; aurrekontua osatzeko 100.000 euro falta dituzte.

2013ko ekainaren 13a
17:24
Entzun

Europako eskubaloirik "onena" Donostian izango da hurrengo sasoian. Liga irabazita, Txapeldunen Ligako multzoen fasean jokatzea erabaki du Bera Berak. "Aukera bat da, arriskua baino gehiago", esan du Fernando Diez taldeko presidenteak.

Urriaren 5ean jokatuko dute lehen partida, Gaska kiroldegian. Eusko Jaurlaritzak hartuko ditu Gaska egokitzeko lanen gastuak bere gain, eta ETBk hiru sailak zuzenean eskainiko ditu. Aurkari zein izango dituen datorren astean Vienan egingo duten zozketan jakingo du.

Txapeldunen Ligara sailkatu bada ere, Bera Berak aurrekontua 240.000 euro txikitu beharko du, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldudiak diru laguntzak murriztuko baitizkie. Dei egin diete enpresa eta norbanako guztiei taldearen "erronkarekin" bat egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.