Hurrengo penaltiak jaurti zituzten, eta Manchesterrekoek denak barrura bota bazituzten ere, Anelkak huts egin, Terryk bezalaxe. Hortaz, Manchester Unitedek, Alex Ferguson entrenatzaileak 1986tik zizelkatutako taldeak, hirugarrenez irabazi zuen Txapeldunen Liga, 1968an eta 1999an lortutako tituluen ondoren.
Bosgarrengo saiakeran, Abramovitxen bosgarren denboraldian, Chelseak irabaztea merezi zuen. Ez dago dudarik; Manchesterrek adina, dena dela. Baina red evils-ak garaile azkenean, final gogorra, tentsio handikoa, jokatu ondoren. Non, eta Moskun, Errusiako dirudunaren jaiolekutik gertu, oso gertu. Beraz, ezin Abramovitxek ametsa etxean gauzatu.
Gainera, Chelseako jokalari dezenterentzat azken aukera izan zitekeen atzokoa. Mourinho kaleratu ondoren, aitapontekorik gabe geratu ziren jokalari asko; babesik gabe. Portugaldarraren espirituari eutsi diote Avram Grantekin ere bai, hori bai. Dena dela, ziklo baten amaiera izan daiteke.
LEHEN ZATIAN, MANCHESTER NAGUSI. Eta jokalariak Manchester Unitdekoak baino eskarmentudunagoak direnez, lasai antzean ekin zioten partidari. Tentsioa nabaria zen, eta aurreneko 10 minutuetan elkarren arteko zaintzan ibili ziren bi taldeak. Baina Manchester talde biziagoa da, freskotasun gehiago du. Horregatik, ekimena hartu zuten Alex Fergusonek entrenatutako jokalariek. Zehaztasun gutxirekin, ordea. Cristiano Ronaldoren detaileren bat, agian... Chelseak, aldiz, Drogba bilatzen zuen uneoro.
Zelai erdian, berriz, bizia zen lehia. Chelseak ondo asko hornitu zuen zonalde hori, eta gauzak zaildu zizkion Manchesterri. Baina halako batean, hormarena bikaina egin zuten Scholesek eta Brownek, harrobiko bi jokalarik, eta bigarrenaren erdiraketa paregabe errematatu zuen sareetara Cristiano Ronaldok. Orduan atzera egin zuen Manchesterrek eta Ballacekek partida berdintzeko aukera eduki zuen geroxeagoa, buruz (34. min.). Halere, Lampardek suertez berdindu zuen partida, lehen zatia bukatzear zenean, Essienek egindako jaurtiketa baten aldaratzea baliatuta.
Manchester aginte makila hartzera behartuta zegoena. Baina Chelsea talde boteretsua da, eta bigarren zatietan hazi egiten da. Makelelek bere tokia hartu zuen, eta hortik aurrera askoz ere gusturago. Manchester, hartara, otzandu egin zen, beharrak jota. Essienek lehen jaurtiketa, Ballackek bigarrena. 80. minutua bitartean kontrarioa zapaldu zuen Chelseak, aukera garbi-gabirik sortu ez arren. 78. minutuan, esaterako, Drogbak zutoinera jaurti zuen.
Luzapenean, berriz, Lampardizan zen zutoinera errematatu zuena. Baina Manchesterrek ere aukera garbia eduki zuen Evraren jokaldian. Gero, Drogbak kaleratu zuen epaileak. Eta penaltietan, Terry kapitainak irrist egin zuen, beste guztia ondo egin arren.
Manchester United 1
Chelsea 1
Manchester United. Van der Sar; Brown (Anderson, 120. min.), Ferdinand, Vidic, Evra; Hargreaves, Scholes (Giggs, 87.min.), Carrick, Cristiano Ronaldo; Rooney (Nani, 101. min.) eta Tevez.
Chelsea. Cech; Essien, Carvalho, Terry, Ashley Cole; Lampard, Makelele (Belleti, 120. min.), Ballack; Joe Cole (Anelka, 98. min.), Drogba eta Malouda (Kalou, 92. min.).
Golak.1-0: Cristiano Ronaldok (26. min.). 1-1: Lampardek (44. min.).
Epailea. Lubos Michel (Eslovakia). Txartel horiak: Manchester Unitedeko Scholesi, Tevezi, Vidici eta Ferdinandi, eta Chelseako Makeleleri, Ballacki eta Carvalhori. Txartel gorria Chelseako Drogbari.
Bestelakoak. 69.500 lagun Moskuko Luzhniki Estadioan. Giro bikaina. Lehen aldia zen Txapeldunen Ligako final bat Moskun jokatzen zela.
GaKoaK
1Eraginkor. Partidako lehen gol aukera garbian, Manchester Unitedek gola egin zuen.2Indar fisikoa. Chelsea talde gogorra da, eta bigarren zatian kontrarioa zapaldu zuen.
3Penaltiak. John Terry Chelseako kapitainak penalti erabakigarria huts egin zuen, gero Anelkakegin bezalaxe.