Europako Futbol Federazioak (UEFA) gaur zehaztu du abuztu amaieran Donostian eta Bilbon jokatuko den Txapeldunen Ligako Zortziko Finalaren egutegia. Hala, lau partida jokatuko dituzte Anoeta estadioan, eta hiru San Mamesen. Abuztuaren 21ean izango dira lehen bi final-laurdenak, 18:00etan: Glasgow City-Wolfsburgo, Anoetan; eta Atletico Madril-Bartzelona, San Mamesen. Hurrengo egunean jokatuko dituzte beste bi finalerdiak, 20:00etan: Arsenal-Paris Saint-Germain, Anoetan; eta Olympique Lyon-Bayern Munich, San Mamesen.
Laurdenetako irabazleek abuztuaren 25ean eta 26an jokatuko dituzte finalerdiak, Anoetan eta San Mamesen, hurrenez hurren: lehen bi final-laurdenetako garaileak elkarren aurka ariko dira, eta beste horrenbeste beste bietakoak. Finalerdietako irabazleek, azkenik, finala jokatuko dute 30ean, Anoetan. Finalerdiak eta finala 20:00etan jokatuko dira.