ESKUBALOIA

Txapeldunen Ligari agur esan dio Bera Berak

Donostiarrek bederatzi golen aldeaz irabazi dute txapelketako azken partidan.

Castro, airean. J. C. R., ARP
2013ko azaroaren 18a
17:30
Entzun

Zail zuen Bera Berak aurrera egitea Europan, 11 golen aldeaz nagusitu behar baizitzaion Kroaziako Podravka Vegetari Errekoparako sailkatzeko. Ez du halakorik lortu, baina, behinik behin, irabaziz esan du agur Txapeldunen Ligari: 28-19 nagusitu dira gipuzkoarrak.

Indartsu hasi dira Bera Berakoak, markagailuan 3-0 aurre hartuta. Kroaziarrek zazpi minutu igaro dituzte golik sartu gabe, baina markagailua launa berdintzea lortu dute. Hortik aurrera, Podravkak kontrolpean izan du lehia, eta etxekoek ezin izan dute alde nabarmenik zabaldu. 11na berdinduta joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, suspertu egin dira donostiarrak, eta fin ibili dira defentsa lanetan. Partida amaitzeko ordu laurden falta zela sartu dute azken gola kroaziarrek, Koprivnicaren aurkako partidan eskuratutako aldeak emandako lasaitasuna baliatuta. Orduan iritsi dira etxekoen minuturik onenak, 8-0eko partziala lortzeraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.