Txekiar Errepublikako Sari Nagusia jokatuko da gaur
MOTOZIKLISMOA. Txekiar Errepublikako Sari Nagusia gaur jokatuko da (09:30, TVE1). GP mailan Dani Pedrosak (Honda) lortu zuen polea atzoko lan saio ofizialetan, Jorge Lorenzoren (Yamaha) eta Casey Stonerren (Honda) aurretik. Moto 2an Marc Marquez (Suter) irtengo da lehen lerrotik, eta 125 cc-ean Nicolas Terol (Aprilia). Efren Vazquez (Derbi) seigarren abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu