Jose Vicente Garcia Acosta Txente-k (Tafalla, 1972) utzi egin du txirrindularitza, modu profesionalean hamazazpi urtez aritu ondoren. Bere ibilbideaz jarduteko taldeburu izan zituen birekin elkartu du BERRIAk, Abraham Olano eta Miguel Indurainekin. Hauek dira bihar argitaratuko den erreportajean esandakoetako batzuk:
Txente Garcia: "Pentsatuta neukan sasoia amaitzean erretiratzea, baina beste modu batera esan nahi nuen agur"
Abraham Olano: "Oso barneratuta zeukan bere lana. Gehiegi agian, itzuli txikietan pauso bat emateko gai zelako"
Miguel Indurain: "Agindurik eman gabe egin behar duena egiten duena da laguantzaile ona; horrelakoa zen Txente"