Mendia

Txikonek ez du guztiz baztertu Everesterako aukera

Asteburuan egitekoa zen tontorretarako bidea, baina, eguraldi txarragatik, gora jo beharrean behera jo behar izan zuen.

Txokonek bigarren kanpalekuan zegoenean eskegitako argazkia. Zeropetik 35 gradu zeuden.. @ALEXTXIKON
2018ko otsailaren 27a
13:36
Entzun

Asteburuan zuen azken saioa, eta nahiko argi zegoen orduan igo ezean ez ziola astirik emango Everest (8.844 metro) neguan eta oxigenorik gabe igotzeko, han egoteko baimena amaitzen baitzaio. Nolanahi ere, ez du garbi esan aukera bertan behera uzteko asmoa duela. "Aukerak mahaigainean jarri eta erabaki beharko dugu. Esango dizuet", dio Facebooken idatzi duen testuan.

Bigarrengoz heldu dio aurten alpinistak neguan oxigenorik gabe Everest igotzeko erronkari. Aurreko neguan ere egin zuten ahalegina, baina, eguraldi txarraren eta nekearen eraginez, atzera egin behar izan zuten. Orduko eskarmentua kontuan hartuta, Lemoako mendizaleak argi zuen zein izango den aurten tontorrera iristeko gakoa. "Aurreko espedizioan, lehen egunetan lan handia egin behar izan genuen, eta gorputzak tratu handia hartu zuen. Oraingoan, ahalik eta indar gutxien xahutu behar dugu altuera baxuetan, tontorrera gerturatu ahala nekatuegi ez egoteko", azaldu zuen Txikonek joan aurretik. Oraingoan, baina, kontrolatu ezin det aldagai bat izan du kontra: eguraldia.

Hirugarren kanpalekuan zegoen ostiralean, eta asteburuan tontorrera abiatzeko asmoa zuen, baina larunbatean beherako bidea hartu behar izan zuen, haize indartsua dela eta.

Everestera ez, baina Pumorira (7.171 metro) igo da Txikon Himalaiara egindako espedizio honetan. Alboan izan zituen orduan ere Everesterako saioan bidelagun izan dituen Ali Sadpara eta Nuri Temba.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.