Txinako merkatua ireki du bart World Tour ligak
TXIRRINDULARITZA. Bart goizaldean zen hastekoa Pekingo Tourra, World Tour ligako denboraldiko azkena-urreko lasterketa. 11,3 kilometroko erlojupeko bat zeukaten txirrindulariek, Bird's Nest eta Water Cube artean. Igandean amaituko da itzulia, eta hirugarren etapa da gogorrena, lehen mailako hiru mendate igo beharko dituztelako. Gorabeheratsuak dira bigarren eta laugarrena etapak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu