Txirrindularitza

Txirrindulariek ez dute nahi esprintik

Zdenek Stybarrek (Omega) irabazi du Vueltako zazpigarren etapa, azken unean Philippe Gilbertekin batera (BMC) erasoa jo eta belgikarra esprint estu-estuan menderatuta. Vincenzo Nibalik (Astana) jarraitzen du lider.

unai zubeldia
2013ko abuztuaren 30a
17:49
Entzun

Bezperan Tony Martin (Omega) saiatu zen gogotik, eta gaur bi klasikozalek utzi dute tropela esprintik gabe. Helmugara iristeko bederatzi kilometro eskas falta zirela jo dute erasoa Zdenek Stybarrek (Omega) eta Philippe Gilbertek (BMC), eta, estu-estu izan bada ere, bien artean jokatu dute garaipena. Zentimetro erdi baten aldearekin, Stybar helmugaratu da bi besoak altxatuta, Tony Martinek atzo merezi zuen saria gaur jasota. Arriskutsua zen amaiera, biribilgune eta bihurgune askokoa, eta tropel buruan ibili dira faboritoetako asko. Esprinterrek taldeek ezin izan dute ondoegi kontrolatu biko horren erasoa, eta segundo bat falta izan zaie harrapatzeko.

Aurretik Christian Knees (Sky), Marco Pinotti (BMC) eta Javier Aramendia (Caja Rural) ibili dira ihes eginda, zazpi minututik gorako aldearekin, baina helmugara iristeko hamabost kilometro pasatxo falta zirela harrapatu ditu tropelak. Ondoren iritsi da Gilbert eta Stybarren erasoa. Biharkoa izango da Vueltako orain arteko amaierarik gogorra, Peñas Blancas lehen mailako mendatean amaituko delako etapa. 14,1 kilometro dauzka igoerak eta %6,8koa da batez bestekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.