Emakumezkoen Italiako Giroko azken aurreko etapa jokatu zen atzo, eta Boubnekova errusiarrak irabazi zuen, Stahurskaia bielorrusiarrari eta Pucinskaite lituaniarrari aurrea hartuta. Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik izan, eta, azken orduko ezusterik ezean azken etapan nekez gertatzen da horrelakorik, Nicole Brandli suitzarrak irabaziko du gaur Italiako Giroa, Joane Somarriba euskal herritarrak amaituko du bigarren, eta Edita Pucinskaite lituaniarrak hirugarren. Varesen hasi eta Milanen amaituko da gaurko etapa, eta 71 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
TXIRRINDULARITZA. Boubnekovak irabazi du azken aurreko etapa, eta Somarribak bigarren amaituko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu