TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Birekin bat seguru

unai zubeldia
2007ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Onena izatea nahikoa ez, eta onena izandakoa laguntzaile. Ondorioa? Bigarren egunez, Alessandro Petacchi italiarra garaile. Monotoniari monotonia. Ihesaldia -herenegun baino arriskutsuagoa-, esprinterren taldeen lana, Milramen prestaketa, Erik Zabelen azken ukitua, eta Petacchiren errematea. Lehenengoa irabazi zuen herenegun, bigarrena atzo... Abiadura hartu du Petacchik eta italiarra geldituko duenik ez dago. Oscar Freire erretiratuta, eta Bennati eta galdu antzean dabilen Boonenen baimenarekin, bera da Espainiako Vueltan dagoen esprinterrik onena. Laguntzailerik onena ere berea da: Erik Zabel, garai batean esprinter onena izandako laguntzaile paregabea.

Milram taldeak ez zuen herenegun bezain lan txukun eta garbirik egin azken metroetan, azken kilometroan Petacchik bi laguntzaile besterik ez zeuzkan, T-Mobile eta Lampre saiatu ziren Milrami amaiera apur bat aldrebesten, baina emaitza herenegungoaren berbera izan zen. Emaitza, eta etaparen bilakaera ere bai. Alde bakarra ihesaldian sartu ziren txirrindularien kopurua izan zen. Herenegun bi txirrindulari joan ziren ihesean. Atzo bost: Davide Rebellin (Gerolsteiner), Jose Ruiz (Andaluzia), Philippe Gilbert (Francaise des Jeux), Sebastien Minard (Cofidis) eta Yuri Krivtsov (Ag2r).



IHESALDIA UNEORO KONTROLPEAN. 13. kilometroan osatu zen eguneko ihesaldia. Rebellin, Gilbert, Minard eta Krivtsov joan ziren ihesean, eta Ruiz batu zitzaien ondoren. Bost txirrindulari, eta tartean bi klasikozale handi: Rebellin eta Gilbert. Tropelak ere bazekien atzoko ihesaldia aurreko egunekoa baino arriskutsuagoa zela, eta larre motzean lotu zituen bostak. Ez zen ohikoa den 8, 10 edo 12 minutuko alderik izan. 3 minutu eta 43 segundo. Hori izan zen alderik handiena. Tropelaren abisua argi-argia zen: beste egun batez esprinta nahi zuten. Eta tropelak esprinta nahi badu, esprinta seguru.

Milram taldearekin batera Lampre eta Quick Step ere lanean aritu ziren etapa guztian. Helmugarako lau kilometro faltan lortu zuten helburua. Ihesean zihoazenak harrapatu, eta Milramen erakustaldia hasi. «Esprinta taldekideen omenez egin dut. Taldearen garaipena izan da». Taldea, eta bereziki Zabel. «Eredugarria da bere lana. Zorte handia daukat txapeldun horren ondoan aritzeagatik».

Hainbesteko zorterik gabe ibili zen Koldo Fernandez de Larrea. 11. postuan helmugaratu zen, baina ez zuen etapa irabazteko borrokan sartzerik izan. Ezta Egoi Martinez eta Leonardo Piepolik ere. Biek lasterketa utzi behar izan zuten atzo.



saILKaPenaK
HAMABIGARREN ETAPA

1. Alessandro Petacchi (Milram) 3.41.01

2. Daniele Bennati (Lampre) d. b.

3. Aliaksandr Usau (Ag2r) d. b.

4. Davide Vigano (Quick Step) d. b.

5. Aurelien Clerc (Bouygues Tel.) d. b.

6. Magnus Backstedt (Liquigas) d. b.

7. Samuel Sanchez (Eusk.-Eusk.) d. b.

8. Stefan Schumacher (Gerolst.) d. b.

9. Allan Davis (Discovery) d. b.

10. Andre Greipel (T-Mobile) d. b.

11. Koldo F. de Larrea (Eusk.-Eusk.) d. b.

12. Karsten Kroon (CSC) d. b.

13. Javier Megias (Saunier Duval) d. b.

14. Erki Putsep (Bouygues Tel.) d. b.

15. Daniel Moreno (Relax) d. b.

16. Rene Mandri (Ag2r) d. b.

17. Leonardo Duque (Cofidis) d. b.

18. Erik Zabel (Milram) d. b.

19. Roy Sentjens (Predictor-Lotto) d. b.

20. Andre Korff (T-Mobile) d. b.



NAGUSIA

1. Denis Mentxov (Rabobank) 48.08.26

2. V. Efimkin (Caisse d'Epargne) 2.01era

3. Cadel Evans (Predictor-Lotto) 2.27ra

4. Carlos Sastre (CSC) 3.02ra

5. Ezequiel Mosquera (Karpin-G.) 4.35era

6. Samuel Sanchez (Eusk.-Eusk.) 4.42ra

7. V. Karpets (Caisse d'Epargne) 5.49ra

8. Manuel Beltran (Liquigas) 5.56ra

9. Stijn Devolder (Discovery) 6.28ra

10. Carlos Barredo (Quick Step) 6.39ra

11. Maxime Monfort (Cofidis) 7.13ra

12. Igor Anton (Eusk.-Eusk.) 7.58ra

13. Sylvain Chavanel (Cofidis) 8.45era

14. Daniel Moreno (Relax)9.34ra

15. Josep Jufre (Predictor-Lotto) 9.39ra

16. Luis Perez (Andaluzia) 10.31ra

17. Stephane Goubert (Ag2r) 10.40ra

18. Oliver Zaugg (Gerolsteiner)11.44ra

19. J. Van Goolen (Discovery) 12.38ra

20. Roman Kreuziger (Liquigas) 14.15era
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.