TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Ezkutuan edo ezinean?

Andoni Urbistondo.
2004ko irailaren 14a
00:00
Entzun
enbaitzukin jakinaren gainean geunden, ezzutela txukunegi jarduteko itxaropen askorik, baina euskaldunak tropel burutik hain gutxi agertzea, ihesaldiak usaindu ere ez egitea ere, ez genuen espero. Salbuespenak salbuespen, Espainiako Vuelta erdibidean dagoela, euskaldunen lanaren balantzea ez da ona, ezin da ona izan.

Sailkapen nagusian, hiru txirrindulari ziren postu ona lortzeko hautagaiak: Joseba Beloki, Haimar Zubeldia eta Unai Osa. Dagoeneko jakina da hirurak ez direla ohorezko postuetan sailkatuko. Belokik 19 minutu galdu zituen Aitana mendatean bukatu zen etapan. Zalantza askorekin ekin zion Vueltari Lazkaokoak, hilabeteak zeramatzalako onenen alboan lehiatu gabe eta orain aste eta erdiko beldurra egia bihurtu da. Vuelta goizegi iritsi zaio Belokiri, edo ez du asmatu egindako prestakuntzarekin.Haimar Zubeldia ere garbi mintzatu zen Vuelta hasi aurretik. Sasoi onean ez zegoela aitortu, eta bere burua ohorezko postuetatik at ikusten zuela esan zuen. Fede gutxirekin abiatu zen eta esan bezalako martxa darama: 66. postuan da Euskaltel-Euskadiko usurbildarra, Landisengandik ordu erdira.Unai Osak ere bazuen iazko bederatzigarren postua hobetzeko helburua, baina azkar eraman zuen haizeak Itziarkoaren asmoa, lehen etapan, taldekako erlojupekoan bost minutura helmugaratu zelako, atzean geratuta. Morellako etapan eguneko ihesaldian sartu zen Osa anaia gazteena, eta geratzen den bigarren erdian ere saiatuko da, ziurrenik. Bestelako kontua izango da arrakasta lortzea.Euskal taldeei erreparatzen badiegu, gaizki ari da Euskaltel-Euskadi. Taldekako erlojupekoan azken postuan sailkatu ziren. Julian Gorospe kirol zuzendariak bizpahiru txirrindulari atzean utzi baino, denak elkarrekin helmugaratzea nahiago zuela argudiatu zuen kritika zaparradaren aurrean, baina ez dirudi arrazoi on-ona. Vueltako lehen erdian apenas agertu diren laranjadun maillotak ihesaldietan, tropel buruan, eta hori kritikatzeko modukoa da, Tourraren ondoren Vuelta baita proba garrantzitsuena Euskaltel-Euskadirentzat.Eta kritiken ondoren, laudorioak, lan txukuna egiten ari diren euskaldunak badaudelako. Aitor Gonzalez gipuzkoarra, adibidez. Fassa Bortolo taldekoa sailkapen nagusiko 9. postuan da eta garaipena lortzear izan zen Morellan. Lehen postuetan direnak baina koska bat beherago dago, baina txakalaldiren bat izan ezean, ziur izango da lehen hamarren artean.Juanma Garate irundarra ere tamainan ari da. Neurria eman du lehen erdian, eta ez da gutxi, Giroa 10. postuan bukatu ostean. 15. postuan dago sailkapen nagusian. Eta gehiegi ikusi ez baditugu ere, animoak Baque taldekoentzat, oso talde xumearekin ahal den apurra egitea nahikoa baita neurria emateko. Arreitunandia mutrikuarra 22. postuan dago sailkapenean.

-

Sailkapenak



HAMARGARREN ETAPA



1. Eladio Jimenez (ESP) 4.31.572. Stuart O'Grady (COF) 32ra3. Oscar Freire (RAB) 48ra4. Ruslan Ivanov (ALS) 48ra5. Juan Fuentes (SAE) 1.04ra6. Jose Miguel Elias (REB) 1.10era7. Erik Zabel (TMO) 1.50era8. Jorge Ferrio (ALM) 4.06ra9. A. Valverde (KEL) 4.18ra10. Roberto Heras (LST) d. b.11. Leonardo Piepoli (SDV) d. b.12. Carlos Sastre (CSC) 4.46ra13. Isidro Nozal (LST) 4.47ra14. Damiano Cunego (SAE) 4.48ra15. Tyler Hamilton (PHO) d. b.16. F. Mancebo (IBB) 4.57ra17. Angel Gomez (ALM) d. b.18. Santiago Perez (PHO) 5.06ra19. Stefano Garzelli (VIN) d. b.20. Floyd Landis (USP) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA



1. Floyd Landis (USP) 36.23.512. A. Valverde (KEL) 9ra3. F. Mancebo (IBB) 29ra4. Isidro Nozal (LST) 32ra5. Roberto Heras (LST) 47ra6. Manuel Beltran (USP) 59ra7. Carlos Sastre (CSC) 1.35ra8. Denis Mentxov (IBB) 2.42ra9.

Aitor Gonzalez

(FAS) 2.50era10. Angel Gomez (ALM) 4.16ra11. C. Garcia-Quesada (KEL) 4.19ra12. David Blanco (KEL) 4.24ra13. Santiago Perez (PHO) 4.35era14. Damiano Cunego (SAE) 5.17ra15.

Juanma Garate

(LAM) 6.12ra16. Victor Hugo Peña (USP) 6.33ra17. Luis Perez (COF) 7.00ra18. Ruben Plaza (KEL) 7.07ra19. Stefano Garzelli (VIN) 7.24ra20. M.A. M. Perdiguero (SDV) 7.52ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.