Tourrean aurkari denak txikitu zituzten, baina Vueltan antzekoa egitea inork gutxik espero zuen. Besteak beste, taldeko lau zaldi indartsuenak, Padrnos, Hincapie, Ekimov eta Armstrong, ez direlako Vuelta korritzen ari. Horien ordez ari direnak ez dira herrenak, halere, eta makina bat ondo olioztatuta dagoenean, motorrari nork eragin bigarren mailakoa da, US Postalen kasuan. Atzo Peñak, Landisek, Van Heeswijkek eta Joachimek eraman zuten hegan taldea.27,7 kilometro ez da errenta handiegiak lortzeko distantzia luzea, ez behintzat taldekako erlojupekoetan, baina US Postalek aurkari guztiak txikitu zituen, alde handia aterata denei. Egin kontu: T-Mobile eta Vinokourov 31 segundora helmugaratu ziren, Mentxov eta Mancebo 56 segundora (Illes Balears), Valverde 58ra (Kelme), Hamilton eta Sevilla 1.01era (Phonak) eta Heras eta Liberty 1.28ra.US Postal taldeko Johan Bruyneel kirol zuzendariak esana da, taldebururik gabe etorri direla Vueltara, baina hasi denerako garaipen ikusgarria lortu dute, eta horri esker lidergoa hartuFloyd Landisekin. Landis morrontza lanean da iaioa, baina askatasuna eman diotenean ere neurria eman du. Beltran espainiarrarentzat ere dotore hasi da Vuelta.Neurria eman zutenen artean, Alemaniako T-Mobile, batez ere. 31 segundo galdu zituen Vinokouroven taldeak, baina segundo garrantzitsuak irabazi beste talde guztiei. Illes Balears, Kelme eta Phonak ere txukun aritu ziren, minutu inguru galduta, eta Liberty, espero baino askoz okerrago. Etapako zortzigarren postuan sailkatu ziren, garaipena lortzeko faboritoak zirenean. 1.28 galdu zuten US Postalekiko, eta minutu erdia Herasi lanak emango dizkioten beste faborito batzuekiko, haiek atzeratzea espero zutenean.Baldar, trakets moldatu ziren Libertykoak. Sei lagunekin iritsi ziren helmugara, eta txandakatzeetan ez zuten harmonia handiegirik erakutsi. Gozoa egongo da Manuel Saiz. Antzina taldekako erlojupeetako errege, eta urte pare batean onenengana hurbildu ere ez! Ohi legez, itzulia hasi besterik egin ez dela, 20 egun geratzen direla izango da haien argudioa, atzoko porrotari garrantzia kentzeko.
Euskaltel-Euskadi gaizki, etapako azkena
Euskaltel-Euskadik Tourreko kolpea guztiz ahazteko duela dirudi. Taldekakoak laranja kolorekoen gurutzebidea izan dira, dira, eta izango dira, baten batek kontuari egoskor heldu eta erremediorik bilatzen ez badio. Leonen hondoa jo zuten. 21 taldeetako kaskarrena izan ziren Julian Gorosperen mutilak, eta hori ez da normala, maila apalagoko taldeak badaudelako Vueltan. 2.27 galdu zuten garaileekiko, bost segundo kilometroko! Haimar Zubeldiak bere burua sailkapen nagusirako ez duela ikusten esan du. Ilunago ikusiko du panorama aurrerantzean.
-
Sailkapenak
LEHEN ETAPA
1. US Postal 30.452. T-Mobile 31ra3. Illes Balears 56ra4. Kelme 58ra5. Phonak 1.01era6. CSC 1.24ra7. Fassa Bortolo 1.25era8. Liberty 1.28ra9. Saeco 1.38ra10. Relax 1.41era11. Lampre 1.46ra12. AG2R 1.49ra13. Cofidis d. b.14. Saunier Duval 1.50era15. Baque 1.54ra16. Alessio 2.00ra17. Paternina 2.01era18. Vini Caldirola 2.12ra19. Quick Step 2.13ra20. Rabobank 2.16ra21.
Euskaltel-Euskadi
2.27raSAILKAPEN NAGUSIA
1. Floyd Landis (USP) 30.452. Michael Barry (USP) d. b.3. Victor Hugo Peña (USP) d. b.4. Manuel Beltran (USP) d. b.5. David Zabriskie (USP) d. b.6. Benoit Joachim (USP) d. b.7. Max Van Heeswijk (USP) d. b.8. Erik Zabel (TMO) 31ra9. A. Vinokourov (TMO) d. b.10. Tomas Konecny (TMO) d. b.11. Santiago Botero (TMO) d. b.12. Cadel Evans (TMO) d. b.13. Torsten Hiekmann (TMO) d. b.14. Stephan Schreck (TMO) 42ra15. S. Wessemann (TMO) 42ra16. Antonio Cruz (USP) 50ra17.