TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. NIRE TXOKOA. 'Seguidilla' bat, amaitzeko

Mikel Astarloza.
2008ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Gaur Madrilera helduta

dago Vuelta bukatuta,

ohitura ez galtzeko

giroa alaitzeko,

seguidilla hau zuentzat

buruhaustea niretzat.

Egoerak merezi du

nahiz bertsotan ez findu,

bertsozalea apala

txirrindulari normala,

baina tipo jatorra,zuekin daukat zorra.

Eskerrik asko zueri

euskaldun jende deneri.

Gaur azken laneguna

nik daukat plan txukuna.

Gaur hartuta nik oporrak

Madrileko giro onak

hemen geldituko naiz

nire taldekideekin

eta haiek ere nirekin

parranda egitera

eta gero etxera.





Astelehenean helduta

gorputza dut txikituta,

baina negua dator

atseden hartzeko hor

hilabete oso baten

alferrarena egiten

Hori ondo dagola,niri ez zait axola,

azkar pasatzen da eta

laster dator lasterketa,

ni konturatzerako

berriz nago a sako.

Baina bitarte horretan,

nire garairik onenetan

noa disfrutatzera

eta ondo pasatzera,

laster arte zuei

BERRIAko lagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.