Bere garaipenak baino askoz harrigarriagoak dira, baina, txirrindularitzarako dituen dohainak. Eremu guztietan ondo moldatzen da murtziarra; aldapan gora eta esprintean, batik bat. Erlojupekoan du, bilatzen hasiz gero, ahulunea, baina horretan ere hobetzeko tarte handia dauka, 24 urte baino ez dituelako. Atzokoan, esprintean lortu zuen garaipena, ohi duen moduan, gainera: aise eta aurkariekin gupidagabe.Etapako ibilbideari gainetik erreparatuta, pentsa zitekeen esprinter petoentzat egokia izango zela.Ikusi zen, ordea, taldeek ondo baino hobeto ikasita dituztela xehetasun guztiak. Bazekiten helmugatik hiru kilometrora erabakigarria izan zitekeen aldapa bat bazegoela, eta bukaera bera, Sorian, gogor samarra zela. Hala, Fassak, Petacchiren taldeak, etapa galdutzat eman zuen eta apenas egin zuen herenegungo garaipena errepikatzeko ahaleginik.Bi zati oso desberdin izan zituen etapak. 43. kilometroan, Flickinger (AG2R), Joachim(US Postal), Vanenberg (Rabobank) eta Pulsmansek (Quik Step) tropeletik ihes egin zuten eta berehala hasi ziren tartea ateratzen. Urrezko mailota jomugan zuen Joachimek etengabe animatu zituen iheslagunak, erreleboak eman zitzaten. Jo eta su aritu zen taldetik tiraka, eta bere jarreraz kutsatu omen ziren besteak ere, 60 kilometro falta zirenean ia hamar minutuko aldea baitzeukaten talde nagusiarekiko.
Erritmo gogorra
Beste hamar kilometro igaro behar izan ziren tropela lanean hasteko. Ordura arte, inork ez zuen erantzukizunik hartu nahi izan; lozorrotuta ibili ziren faboritoen taldeak, guztiak besteak lanean noiz hasiko zain. Hala eta guztiz ere, gehiegitxo zen Joachim bezalako txirrindulari bati horrenbesteko aldea oparitzea ikusi besterik ez dago Tomas Voecklerrek berak Tourrean emandako buruhausteak.
Horretaz jabetuta, Kelmek gogotsu ekin zion lanari, pelotoia luze-luze jarrita. Sarritan gertatu ohi den bezala, nahikoa izan zen erabaki hori besteek ereduari jarraitzeko: Illes Balears, T-Mobile, Cofidis, CSC... guztiak hasi ziren errelebotan, erritmo ezin biziagoan. Garaipena iheslarientzat izango zela zirudien, 40 kilometroren faltan 8 minutuko aldea baitzeukaten, baina ziztu bizian hasi zen murrizten handik aurrera.Ordurako, iheslariek kilometro dezente zeramatzaten jo eta su, zuten guztia ematen. Gainera, haizeak gogor jotzen zuen kontra. Kosta zitzaien amore ematea, batik bat, garaipenarekin eta lidergoarekin tematuta zegoen Joachimi, baina azken horrek ere nahiago izan zuen indarrak gorde, gerora tropelaren erritmoari eutsi ahal izateko. 8 kilometroren faltan harrapatu zituzten; Flickinger, Hulsmans eta Vanenbergek apenas izan zuten astirik talde nagusia ikusteko. Joachim izan zen atzean geratu ez zen bakarra.Helmugatik hiru kilometrora zegoen aldapan, Paolinik (Quick Step)plater handia sartu eta eraso bortitza jo zuen. Hamar bat txirrindularik baino ez zuten lortu haren gurpila hartzea, horien artean Valverde, Freire, Heras, Vinokourov, Menchov, O'Grady eta Horrillok. Ermuarra ere saiatu zen, baina ez zioten ihes egiten utzi.O'Gradyrentzat bukaera ezin aproposagoa zen, azken 300 metroetan aldapatxoa zegoelako. Vinokourovek jo zuen lehenik, urrun samarretik, eta bere atzetik joan ziren Freire, O'Grady eta Valverde. 100 metroren faltan, aurkariak hustuta zeudenerako, erritmoa bizitu eta benetako esprinta hasi zuen murtziarrak. Nahi bezala hartu zien aurre aurkariei, eskolako haurrak bailiran; berriz ere garaitezin.
-
Sailkapenak
HIRUGARREN ETAPA
1. A. Valverde (KEL) 3:43:172. Stuart O'Grady (COF) d. b.3. Denis Menchov (ILL) d. b.4. Oscar Freire (RAB) d. b.5. Roberto Heras (LST) d. b.6. Stefano Garzelli (VIN) d. b.7. Francisco Mancebo (IBB)d. b. 8. Aitor Gonzalez (FAS) d. b.9. Damiano Cunego (SAE) d. b.10. Cadel Evans (TMO) d. b.11. A. Vinokourov (TMO) d. b. 12. Isidro Nozal (LST) 4ra13. Carlos G. Quesada (KEL) 5era14. Ruben Plaza (KEL) d. b.15. Tyler Hamilton (PHO) d. b.16. Carlos Sastre (CSC) d. b.17. Angel Gomez (ALM)d. b.18. David Blanco (KEL) d. b.19. Dario Cioni (FAS) 8ra20. Pedro Horrillo (QST) 10era
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Benoit Joachim (USP)9. 16:002. Max V. Heeswijk (USP) 16ra3. Floyd Landis (USP) 22ra4. Michael Barry (USP) d. b.5. Manuel Beltran (USP) d. b.6. Victor Hugo Peña (USP) d. b.7. David Zabriskie (USP) d. b.8. A. Vinokourov (TMO) 38ra9. Cadel Evans (TMO) d. b.10. A. Valverde (KEL) 45era11. Santiago Botero (TMO) 53ra12. Tomas Konecny (TMO) d. b.13. Denis Menchov (IBB) 55era14. F. Mancebo (IBB) 1:01era15. C. G. Quesada (KEL) 1:10era16. David Blanco (KEL) d. b.17. Ruben Plaza (KEL) d. b.18. Antonio Cruz (USP) 1:12ra19. Tyler Hamilton (PHO) 1:13ra20. Pablo Lastras (IBB) 1:18ra