TXIRRINDULARITZA. Gesink larri dabil

Juanma Garate.
2009ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Oso gaizki pasatu genuen atzoko etapan. Gaizki, gaizki. Eta, hotza egin zuen arren, gu berotu handiarekin helmugaratu ginen. Robert Gesink erori egin zen herenegun, eta atzo izugarri sufritu zuen. Nire ustez, onenen taldearekin iritsi ginela ospatu beharko genukeen!

Segituan, zazpigarren kilometrorako, atzean gelditzen hasi zen, eta gu berarekin. Denboratik kanpo helduko ginela uste nuen. Gero, bigarren mailako mendatean, ia bultzaka eraman genuen. Larri. Esaten dutenez, erorikoaren ondorengo bigarren eguna izaten da okerrrena. Beraz, gaur egun txarra pasatuko dugu berriro. Atzokoa pena bat izan zen. Izan ere, ihesaldian sartzeko intentzioa neukan. Baina askoz ere garrantzitsuagoa da taldekide bati laguntzea.

Ia-ia berandu heldu ginen helmugara, eta berandu, aldi berean, irteerara. Sekulako auto ilara zegoen Talavera de la Reinan, eta han egon ginen, autobus mordoa, ordubete geldi. Badakit atzo polemika sortu zela txirrindulari asko ez zirelako sinaduren gunetik pasa, baina... Badakit, aldi berean, antolatzaileak txirrindularia zalearengana hurbiltzeko ahaleginean dabiltzala, baina... Begira, faboritoek, oso txirrindulari ezagunek, bi aukera dituzte irteeretan. Bata, autobusetik atera, argazki pilo batean agertu, sinadura piloa bat eman eta irteerara ozta-ozta bezain estresatuta heltzea. Eta bestea, azken unea artea autobusean egotea. Niri ez zait horrelakorik gertatzen, gutxik erreparatzen baitidate niri, baina pentsatu Valverderi zer gertatzen zaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.