Thor Hushovd norvegiarrak irabazi du Languedoc-Rosillo itzuliko lehen saioa (Ipar Katalunia). Credit Agricole taldekoa esprintean nagusitu zen, Dumoulin (Ag2r) eta Pineau (Brioches) frantziarren aurretik. Credit Agricolek Beneteau (Brioches) eta Royren (fdjeux) ihesaldia harrapatzeko lan handia egin zuen, zortzi minutuko errenta lortu baitzuten. Hushovd harro zegoen: «Norvegian jaio nintzen, baina kataluniarra sentitzen naiz».
TXIRRINDULARITZA. Hushovd norvegiarrak irabazi du lehen etapa, eta lider jarri da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu