TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Zebra itxurako deabru zitalak

Cunegok bigarren etapa irabazi du, eta 'maglia' arrosa jantzi, ikusgarri; Simonirena izan zen pedal kolpe freskoena; Garatek 1.35 galdu zuen

Andoni Urbistondo.
2004ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Zeharo itxuraldatuta agertu ziren atzo Saeco taldeko txirrindulariak Frosinone abiapuntura. Maillot gorri ikusgarria sotoan utzi zuten, eta zebra itxurako maillot zuri-beltz marradunarekin agertu. Itxuraldaketa hori, dena den, azalekoa izan zen (behin-behinekoa ere bai), Saecokoek orain arte erakutsitako deabru zitalen jarrera oldarkor berarekin igo baitzuten Montevergine mendatea. Zebra jantzia bai, baina arima, deabruarena.

Deabruetan deabruena, Damiano Cunego gaztea. Bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta gainsariei esker maglia arrosa jantzi berriro. Lorpen hutsetik haratago, nahi adina lore jasotzeko moduko lana egiten ari da 22 urteko gaztea. Garaipena lortzeko derrigorrezkoa delako indartsuenen alboan egotea beti. Aurkariak gertu-gertutik zaindu behar direlako haiek aurrea ez hartzeko. Etxeko lanak ondo baino hobeto egin zituen Cunegok, onenen tropeleko aurrealdean mantenduz, Panariako Giuliano Figuerasen eraso festa ezabatuz. Azken kilometroan luxuzko bideratzailea izan zuen Cunegok: Simoni nagusia. Eta nagusiaren tamainako laguntza ezin pikutara bidali, nola-hala. Petacchik egin ohi duen moduan gailendu zen Cunego, Montevergine gainean: hanka batekin.Zebra itxurako taldearen makulu sendoenak Simoni eta Cunego dira, baina taldeko beste zazpi lagunak ere ez dira makalak. Monteverginen gora Sylvester Szmyd poloniarrak eta Eddy Mazzoleni italiarrak egin zuten kontrol lana. Dotore aritu ziren, Giroko talde onenari eska dakiokeen neurrian. Corno Alle Scalen jabetu ginen Saeco taldeko txirrindulariak indarrean zeudela. Atzo haiei mina egitea lan zaila izango dela erakutsi nahi izan zioten denei.Montevergine aldapak ez du zerikusirik Corno Alle Scalerekin. Askoz ere etzanagoa da. Etzana, baina ez horregatik errazagoa. Malden pendizek eta txirrindularien abiadurak egiten dituzte gogorrago edo arinago mendateak. Montevergineko aldats tenteenak %6koak ziren, baina horiek azkar-azkar igota, triskantza ziurra da. Giroko karrerista onenek ziztu bizian igo zuten Montevergine, sarri plater handia sartuta zutela, eta horrek askoren hankak nekarazi zituen, askoren hauspoa lehertu. 13 txirrindulari bakarrik ailegatu ziren elkarrekin, Montevergine, itxuraz, zailtasun handirik gabeko mendatea bazen ere.Cunegorentzat izan ziren txaloak, baina Monteverginek jakina den errealitate gordina erakutsi zuen berriro. Simoniri itzal egingo dionik ez dagoela Giroan. Atzo maglia arrosa zeraman txirrindulariarena izan zen denetan pedal kolpe freskoena, arinena, biziena, erosoena. Batzuetan eutsi, besteetan erritmo aldaketa egin, hurrena bideratzaile lana egin... nahierara ari da Simoni, eta Dolomitak hasten direnean sasoi berari eusten badio, sekulako triskantza egingo du. Alde ederra dago Simoniren bizikleta dantza solte alaia eta Garzelliren jarrera behartuaren artean. Garzelli, dena den, Corno Alle Scalen baino hobeto aritu zen. Montevergine mendate hobea da berarentzat, eta bere taldeak lana egin zuen berarentzat, sasoiz gero eta hobeto dagoenaren seinale.Hobetze hori, halere, ez da nahikoa Simoni xaxatzeko. Beste oilarren artean Giuliano Figuerasen lana nabarmendu behar da. Bospasei eraso jo zituen, egoskor, etapa garaipenaren bila, baina nahi eta ezin aritu zen. Ezin, beste askok ere bere nahi bera zutelako. Popovitxek, Pellizottik, Noek, Hontxarrek, Bellik, Montgomeryk eta bestek ondo eutsi zioten onenen gurpilari, segundo batzuren gorabeherarekin.

Juanma Garateren atzerapauso garrantzitsua

Txukun ibili ez zena Juanma Garate irundarra izan zen. Lampre taldekoak denbora dezente galdu zuen Monteverginen, berak espero baino gehiago bai behintzat: 1.36 galdu zuen, eta nahiko urrun du orain sailkapen nagusiko 10. postua, minutu eta erdira, hain zuzen ere. Garate helmugarako lau kilometro geratzen zirela lehertu zen. Bete egin zen Figueras eta Simoniren eraso festarekin, eta zeharo lehertu baino lehenago, bere erritmora igotzea hobetsi zuen. Bi aste luze geratzen zaizkio Garateri gora egiteko, baina bistan da, mendiko bi etapetan ez duela espero zen neurria eman, eta aurrerantzean ere, ez litzateke harritzekoa izango, gora egin ordez, behera egitea. Hiru minutuko atzerapena du orain Garatek Simonirekiko, eta etapa bat irabazten saiatzeko askatasuna izan dezake.

Cipolliniren agurrak eragindako burrunbak txirrindulariak bizitu zituen, nonbait, ziztu bizian abiatu baitziren. Ez zen bakerik egon eguneko ihesaldia erne arte. Seikote batek hartu zuen aurrea. Izen ezagunak zeuden: Rubens Bertogliati, Massimo Strazzer, Niki Aebersold, Michele Gobbi, Daniele Rigghi eta Luca Mazzanti. Irekitako zuloa ere ez zen makala: sei minutu. 214 kilometro, dena den, kilometro asko dira, eta tropelak egiten utzi zien, lan handirik egin gabe aise irentsiko zituztela sinetsita. Montevergine hasi eta berehala harrapatu zituzten Mazzanti eta Aebersold.15 minuturekin hasita ere harrapatu egingo zuten atzo edonor. Aldapa hasi eta hanketako mina, bihotzeko sua eta arnas hots sakona ez ziren nolanahikoak izan.

-

MARIO CIPOLLINI



Neurria eman gabe, etxera



Mario Cipollinik Giroa uztea erabaki zuen atzo. Ofizialki, taldeko arduradunen gomendioz hartu zuen erabaki hori, orain hiru egun jasandako istripuko zauriak ez baitira behar beste osatu. Cipollinik itxura negargarria eman du azken bi etapetan, baina beste txirrindulari batzuk baino arreta handiagoa erakarri du, Cipollini berri iturri oparoa delako, onean eta txarrean. Erori zenean sasoi ona berreskuratzea zaila izango zela onartu zuen Cipollinik, baina bere erretiroari etekina ateratzeko bi etapa korritu ditu, tropelaren atzealdean.

Erorketak eta zauriek aitzaki perfektua eman diote Cipolliniri, baina haren agurra ezinaren ispilu ere bada. Cipollinik muturreko grina du irabazteko, eta hori egin ezin duenean, sarri jaitsi da bizikletatik. 37 urte ditu, eta denen begietan argi dagoena onartzen hasi behar du Cipollinik: abiaduraren tronua aspaldi galdu zuela.

-

Sailkapenak



7. ETAPA



1. D. Cunego (Saeco) 5.26.252. Bradley McGee (FDJ) d. b.3. Franco Pellizotti (Ales.) d. b.4. G. Figueras (Panaria) d. b.5. Stefano Garzelli (Vini) 3ra6. Gilberto Simoni (Saeco) d. b.7. Serhii Hontxar (De Nardi) d. b.8. Andrea Noe (Alessio) d. b.9. Wladimir Belli (Lampre) d. b.10. Iaroslav Popovitx (Land.) d. b.11. Sven Montgomery (Ger.) 7ra12. Dario Cioni (Fassa) 11ra13. Tadej Valjavec (Phonak) d. b.14. Eddy Mazzoleni (Saeco) 16ra15. Emanuele Sella (Pana.) 33ra24. J. Garate (Lampre) 1.36ra30. Patxi Vila(Lampre) 1.42ra63. Igor Astarloa (Lampre) 5.16ra

NAGUSIA



1. D. Cunego (Saeco) 33.01.482. Gilberto Simoni (Saeco) 10era3. Franco Pellizotti (Alessio) 28ra4. Iaroslav Popovitx (Land.) 31ra5. Giuliano Figueras (Pana.) 52ra6. S. Hontxar (De Nardi) 1.08ra7. Dario Cioni (Fassa) 1.10era8. Stefano Garzelli (Vini) 1.15era9. Andrea Noe (Alessio) 1.17ra10. Eddy Mazzoleni (Saeco) 1.29ra11. Wladimir Belli (Lampre) 1.43ra12. S. Montgomery (Gerols.) 1.47ra13. Bradley McGee (FDJ) 1.49ra14. Tadej Valjavec (Phonak) 2.18ra15. C. Moreni (Alessio) 2.23ra16. Emanuele Sella (Pan.) 2.25era17. G. Trampusch (A&S) 2.32ra18. Ch. Brandt (Lotto) 3.02ra19. David Cañada (Saunier) 3.06ra20. J. Garate (Lampre) 3.08ra21. Ruben Lobato (Saunier) 3.16ra22. Patxi Vila (Lampre) 3.38ra23. Pavel Tonkov (Vini) 3.54ra24. L. Bertagnoli (Saeco) 4.04ra49. Igor Astarloa (Lampre) 12.14ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.