Saunier Duval taldeko Enrique Matak irabazi du Nafarroako Itzuliko bigarren etapa, esprintean. Schwab suitzarrak eutsi zion lidergoari. Profesional mailako beste probetan, Tom Boonen nagusitu zen Belgikako Itzuliko lehen etapan, aise. Bavierako Itzulian Jan Svorada izan zen azkarrena, esprintean txekiarra ere eta azkenik, Alentejoko Itzulian, Pedro Soeiro portugaldarrak altxa zituen eskuak garaile.
TXIRRINDULARITZA. LEHIAKETAK. Enrique Matak irabazi du Nafarroako Itzuliko bigarren saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu