Di Lucak, berriz, lidertza sendotu zuen. Izan ere, Killerra esprintean sartu zen, etapa hirugarren postuan bukatu, eta gainsariei esker zortzi segundo lortu zituen. Ez dago gaizki, 25 kilometro lehenago estu eta larri hartu baitzuten. Baina aurrekoak ez ziren ados jarri. Aurrena, Gallo igotzen ari ziren bitartean, Garzelli eta Pellizotti italiarrek Horner arbuiatu zuten. Baina hura Leipheimerrek bat egin zain zegoen. Gero, berriz, Edvald Boasson (Columbia), Cunego eta David Arroyoren (Caisse d'Epargne) zain geratu ziren aurrekoak, eta geldialdi horregatik tropelak segundo eder batzuk jan zizkien. Gainera, behin bat eginda ere, Cunegok ez zuen erreleborik eman nahi eta Columbiakoak zein Astanakoek ez zuten egoera garbi ikusten.
LPRkoek, aldiz, bere capitanoarentzako lan egin zuten, buruari hotz eutsi zioten Gabrielle Bosisio eta enparauek, eta, Di Luca bera ez zen gehiegi urduritu. Gainera, Colle Aperton, Bergamoko kaleetan, harbidean, Jaroslav Popovitxen (Astana) erasoari erantzun zion, indartsu dagoela erakusteko. Ordurako, baina, itzalita zegoen lehenago piztutako sua. Bederatzigarren saioa korrituko da gaur Milanen, eta ezin egokiagoa da volatta jokatzeko.
Sailkapenak
ZAZPIGARREN ETAPA1. K. Siutsu (Columbia) 5.04.34
2. Edvald Boasson (Columbia) 21era
3. Danilo di Luca (LPR) d.b.
4. Michael Rogers (Columbia) d.b.
5. Franco Pellizotti (Liquigas) d.b.
6. S. Garzelli (Acqua&Sapone) d.b.
7. Damiano Cunego (Lampre) d.b.
8. J.Rodriguez (Diquigiovanni) d.b.
59. Iban Maioz (Xacobeo) 5.29ra
61. Iker Camaño (Fuji-Servetto) d.b.
91. David Lopez (Caisse) 12.12ra
93. H. Gonzalez (Fuji-Servetto) d.b.
NAGUSIA
1. Danilo di Luca (LPR) 33.13.35
2. T. Lovkvist (Columbia) 13ra
3. Michael Rogers (Columbia) 44ra
4. Levi Leipheimer (Astana) 51ra
5. Denis Mentxov (Rabobank) 58ra
6. Ivan Basso (Liquigas) 1.14ra
7. Carlos Sastre (Cervelo) 1.24ra
8. Chris Horner (Astana) 1.25era
63. Iker Camaño (Fuji) 25.44ra
72. Iban Maioz (Xacobeo) 29.23ra
73. David Lopez (Caisse) 31.55era
118. Hector Gonzalez (Fuji) 56.21era