TXIRRINDULARITZA. TXIRRINDULARITZA
2008KO FRANTZIAKO TOURRA. IZEN PROPIOA. CARLOS SASTRE. CSC
Estatistikak haren aurka zeuden atzo. Zaila zirudien maillot horiari eustea. Baina usteak ustel. Sastrek erlojupeko bikaina egin zuen, eta Evansek 29 segundo eskas kendu zizkion. 1.05eko aldearekin iritsiko da gaur Parisko Eliseo zelaietara. Lehen aldiz igoko da podiumera, orain bi urte Landisi garaipena kendu ondoren eman baitzioten hirugarren postua, Tourra amaitu eta denbora askora. Gaur koska gorenera igoko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu