Kirola

Txirrindularitza zaleek karrerak ikusteagatik ordaindu dezatela proposatu du Patxi Mutiloa Jaurlaritzako Kirol zuzendariak

"Kirol profesionalaren finantzaketaren hausnarketa" abiatu nahi izan du modu horretan Mutiloak. Jaurlaritza hirugarren urtez izango da aurten Euskal Herriko Itzuliko babesle nagusia.

2010eko abenduaren 13a
22:21
Entzun
Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak proposamen berritzailea egin du gaur: txirrindularitza zaleek karrerak ikusteagatik ordaintzea proposatu du Mutiloak, horien finantzaketa publikoa ezbaian jarriz. Bere hitzetan "kirol profesionalaren finantzaketaren hausnarketa" abiatu nahi du modu horretan.

"Beti dago tartea zerotik ehun bitartean. Ez gara prezio izugarriez ari, baina garbi dago ikuslea ikuskizunaz gozatzera joaten dela, eta modu batean edo bestean karreraren finantzaketan parte hartu beharko lukeela", esan du Mutiloak Efe albiste agentziari egindako adierazpenetan.

Goi-mailako txirrindularitza futbolarekin, saskibaloiarekin eta pilotarekin alderatu ditu Mutiloak, eta kirol "oso garestia" dela gaineratu du, "non ikusleak ez duen batere ordaintzen". Hirugarrren urtez Jaurlaritzako Kultura saila izango da aurten Euskal Herriko Itzuliko babesle nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.