Txus Bidorreta «pozik», Iurbentiak egindako sasoiarekin

Hurrengo denboraldian «goranzko» joerari eutsi behar zaiola nabarmendu du entrenatzaile bilbotarrak

Erredakzioa
Bilbo
2009ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Txus Bidorreta Iurbentiako entrenatzailea hedabideen aurrean mintzatu zen atzo, bukatu berri den denboraldiaren balorazioa egiteko. Bidorreta «pozik» dago jokalariek egindako sasoiarekin, eta hurrengoan ere «goranzko» joerari eutsi behar zaiola nabarmendu zuen.

Hilabeteak pasatu ahala, partidak jokatu ahala, gorantz egin du Iurbentiak sasoi honetan, eta hori goraipatu zuen Bidorretak. Gainera, hasieran jarritako helburuetako bi bete dituzte: «Europako lehiaketan itxura ona ematea eta titulurako kanporaketak jokatzea». Lucas Reckerrek ez du taldean jarraituko, eta Paco Vazquezekin negoziatzen ari dira kontratua luzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.