Frantziako Tourra

Tyler Farrar-ek irabazi du Tourreko hirugarren etapa

Azken esprintean irabazi du, Feillu izan da bigarren eta Rojas hirugarren. Hushovd-ek jarraitzen du Tourreko lider. Eman Tourraren inguruko zure iritzia Berriketan.info sare sozialeko eztabaida gunean.

2011ko uztailaren 4a
19:17
Entzun

Tyler Farrar-ek (Garmin) irabazi du Tourreko hirugarren etapa, azken esprintean izan da, Romain Feillu (Vacansoleil) geratu da bigarren eta Jose Juaquin Rojas (Moviestar) hirugarren. Thor Hushovd-ek (Garmin) itzuliko lider jarraitzen du.

Hirugarren etapak 198 kilometro zituen, eguneko ihesaldia lehen kilometrotik osatu dute bost txirrindularik: Jose Ivan Gutierrez (Movistar), Ruben Perez (Euskaltel), Maxime Bouet (AG2R), Mickael Delage (FDJ) eta Nicki Tepstrak (Quick Step). Talde hau zortzi minutuko abantaila izatera iritsi da. Helmugarako 21 kilometro falta zirela Gutierrez eta Delagek azken erasoa jo dute, baina tropelak harrapatu ditu helmugarako bederatzi kilometro falta zirenean. Hortik aurrera, Garmin, HTC eta Lampere taldeek ezarritako erritmo azkarra izan da azken esprinteko gakoa.

Biharko etapa Lorient-en hasi eta Mur-de-Bretagne-en amaituko da.

Etapa     Irabazlea                                                   Liderra

3.-           Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)         Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.