Tyler Farrarrek irabazi du Tirreno Adriatikoko lehen esprinta, eta lider jarri da

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Hasi da esprinterren arteko festa, eta Tyler Farrarrek (Garmin-Cervelo) eman du lehen kolpea. Bikoitza, gainera. Tirreno Adriatikoko bigarren etapa irabazi zuen atzo estatubatuarrak, eta, gainsariei esker, liderraren maillota ere jantzi zuen. Alessandro Petacchi (Lampre), Juan Jose Haedo (Saxo Bank), Mark Renshaw (HTC-Highroad)... inor ez zen gai izan aurrea hartzeko. Bi segundoren aldea dauka Farrarrek sailkapen nagusian. Rabobank talde guztia dauka gertu-gertu, tartean Oscar Freire esprinterra.

Javier Aramendia (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldian sartu zen, Leonardo Giordani (Farnese Vini) eta Olivier Kaisenekin (Omega Pharma-Lotto) batera. Baina tropelak helmugara iristeko 43,5 kilometro falta zirenean harrapatu zuen hirukotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.