TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA

Uberlino Mesa eta Jure Golcer lasterketatik kanpo, onartutako hematokrito tasa gainditzeagatik

2004ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Uberlino Mesa kolonbiarra (Colombia-Selle) eta Jure Golcer esloveniarra (Pinzolo) Italiako Girotik kanpo geratu dira, onartutako hematokrito tasa (%50) gainditzeagatik. Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak (UCI) atzo egin zizkien odol analisiak bihar Genoan hasiko den lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiei, eta Mesa eta Golcer izan ziren muga gainditu zuten bakarrak. Bi txirrindulariok 15 eguneko atsedenaldi behartua egin beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.