gimnastika artistikoa. Banakakoa

Uchimurak irabazi du azkenerako olinpiar urre bat

Jokoetan orain arte hiru zilar zituen. Sei ariketetatik batean eskuratu du puntu gehien: jauzian. Beste hirutan bigarren geratu da.

2012ko abuztuaren 1a
10:29
Entzun

Kohei Uchimura gimnastak (Japonia, 23 urte) orain arte bere ibilbidean domina garrantzitsu asko zituen, baina urrezko denak Mundu Txapelketakoak —lau, 2009, 2010 eta 2011n irabaziak—, ez Olinpiar Jokoetakoak. Horietan, gaur arte, hiru domina zeuzkan: taldeka zilarra Pekinen eta Londresen, eta banaka zilarra Pekinen.

Gaur irabazi du bere lehen olinpiar urrea, banakako gimnastika artistikoan. Sei ariketetatik batean eskuratu du puntu gehien: jauzian. Hirutan bigarren geratu da, batean zazpigarren eta beste batean zortzigarren.

Podiuma:

1. Kohei Uchimura (Japonia). 92,690 puntu.
2. Marcel Nguyen (Alemania). 91,031.
3. Danell Leyva (AEB). 90,698.

Sailkapen osoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.