UCI: «Ez da 'Contador auzirik' izango; aurki itxiko dugu gaia»

Pat McQuaidek adierazi duenez, «zortzi-hamar egun barru» argituko da afera, eta ikusteko dago zigorrik egongo den

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Pat McQuaid UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasuneko presidenteak esan duenez, «ez da Contador auzirik izango». Beraz, ondoriozta daiteke Frantziako Tourreko aurtengo irabazleari UCIk ez diola zigorrik jarriko klenbuterol arrastoengatik positibo emateagatik. «Zortzi-hamar egun barru itxiko dugu gaia», adierazi du McQuaidek, atzo Espainiako El Pais egunkariak jakitera eman zuenez.

UCIko presidenteak atzo, Melbournen eginiko agerpenean, kargu hartu zion Espainiako Gobernuari, eta dopinaren aurkako borrokan ez dela behar bezain zorrotza iradoki zuen. «Dopin kasuen erdiak Espainian izaten dira, eta ez dirudi egoera konpontzea hango gobernuaren lehentasunetako bat denik». Azken egunetan «txirrindularitzaren irudia zikintzen» ari diren dopin kasu ugari azaleratu dira, eta McQuaidek errudun gehiago izendatu zituen. «Taldeetako zuzendariek, agian, ez dute ahal duten guztia egiten. Txirrindulariak ezin direla 24 orduz zaindu diote, baina nik uste dut zorrotzago kontrola ditzaketela».

Bestalde, atzo goizean jokatu zen, Melbournen, Munduko Txapelketetako emakumezkoen errepide proba, eta Giorgia Bronziniitaliarrak irabazi zuen, esprintean. Marianne Vos herbeheretarra izan zen bigarren, eta Emma Johansson suediarra hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.