UEFAk zigor gogorra jarri dio David Navarro Valentziako jokalariari lehengo astean Txapeldunen Ligan Nicolas Burdisso Inter-eko futbolariari muturrekoa emateagatik: Navarrok Europako lehiaketetan zazpi hilabetean ezingo du jokatu. UEFAk, gainera, zigorra zabaltzea nahi du eta FIFAri eskatuko dio Navarrori eragotzi diezaiola Espainiako Ligan edota Espainiako selekzioan jokatzea.
Iskanbila handiak izan ziren partida haren bukaeran eta UEFAk, Navarro zigortzeaz gain, Carlos Marchenari (Valentzia) lau partidako zigorra ipini dio, seikoa Burdissori eta Maiconi (Inter), hirukoa Ivan Cordobari (Inter) eta bikoa Julio Cruzi (Inter). Horiek denek ez dute arriskurik zigorra beste lehiaketetara zabaltzeko.
Bi klubek hiru eguneko epea daukate helegiteak aurkezteko.
Futbola
UEFAk zazpi hilabeteko zigorra jarri dio David Navarrori, muturrekoa emateagatik
Horretaz gain, FIFAri eskatuko dio jokalariari eragotzi diezaiola Espainiako Ligan ere jokatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu