Stephen Kiprotich ugandarrak irabazi du Olinpiar Jokoetako proba gorena: maratoia. Laisterketako 37. kilometroan kenyarrei aurrea hartuta, urrea zintzilikatu du Kiprotichek, 2:08:01 denborarekin. Atzetik helmugaratu ziren Abel Kirui eta Wilson Kiprotich kenyarrak; 26 segundora eta minutu eta 36 segundora, hurrenez hurren.
Kenyarrak eta etiopiarrak lasteketaren buruan ziren abiatu orduko, erritmo bizkorra ezarri zuten hasieratik, baina ez zuten asmatu estrategiarekin. Kiprotich kenyarrak lehengo postuan egin zuen ibilbidearen gehiengoa, gainontzekoak, atzetik, haren erritmoa jarraitzeko sufrituz. Bera zen hain zuzen irabazteko faboritoa, Pekinen urrea lortu ostean. 30. kilometrorako irabazleak Kiprotich abizena zeraman, baina zehazteke zegoen kenyarra edo ugandarra nagusituko zen. Apur bat atzerago, Kirui.
Kenyarrek ahaleginak utzi zituzten ugandakoa gainetik kentzeagatik, baina hark gogor eutsi zion eta 37. kilometroan, ezustekoa eman zuen. Indarrak bildu, abiadura bizkortu eta zuzenean urrerantz egin zuen lasterka ugandarrak. Hamar kilometrotan, 19 segundoko aldea atera zion Kiruiri eta 51 beste kenyarrari.