Elkarrizketa aurrerapena

Ugarte: "150.000 euro huskeria dela guretzat? Hori dioenak jar dezala bere dirua"

Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzako presidentearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Horrekin batera, bi urteko zigorra bete ondoren, Mikel Astarloza txirrindulariaren artikulua plazaratuko du BERRIAk bihar.

2012ko martxoaren 31
17:20
Entzun

Jaime Ugarte Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzako presidentearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen aurrerapen gisa, haren adierazpen batzuk:

- "Dena eginda hartu nahi zuen Unipublicek Itzuliaren ardura; ez zeukan zentzurik".

- "Orain ez daukagu aparteko arazorik, baina argi daukat Itzulia desagertu izan balitz, gutako inor ez zela sartuko euren egituran".

- "Aurtengoa konpondu dugu, eta borondate ona badago, etorkizuna ere bidera dezakegu".

Horrez gain, Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren artikulua argitaratuko du BERRIAk bihar, bi urteko zigorra bete ostean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.