Txirrindularitza

Ulissiren bigarrena, ihesean

Lampreko txirrindulariak irabazi du Giroko 11. etapa, Andrey Amador (Movistar) eta Bob Jungelsekin (Etixx) ihes eginda iritsita. Jungelsek jarraitzen du lider.

unai zubeldia
2016ko maiatzaren 18a
17:13
Entzun

Irabazi zuen Italiako Giroko 4. etapa, eta irabazi du 11.a ere. Diego Ulissik (Lampre) ihesean irabazi du Modena eta Asolo arteko etapa, Andrey Amadorri (Movistar) eta Bob Jungelsi (Etixx) esprinta irabazita. Hamahiru segundora iritsi da faborito nagusien tropeltxoa, Giacomo Nizzolo (Trek) buruan zela. Jungelsek jarraitzen du lider, 24 segundora dago Amador, eta 1.07 minutura Alejandro Valverde (Movistar).

Lasaia izan da etaparen lehen zatia, nahiz eta kostata sortu den hiru laguneko ihesaldia: Vegard Stake Laengen (IAM), Anton Vorobiev (Katuxa) eta Liam Bertazzo (Wilier) ibili dira ihesean, baina Forcella Mostaccin laugarren mailako mendate motz baina gogorrean etsi dute azkenean. Une horretan sortu da mugimendua, Amador eta Jungelsena, eta kontraerasoan iritsi da Ulissi, bost kilometro falta zirela. Aurretik erorketa izan da tropelean, eta, besteren artean, 1.30 minutu galdu du Domenico Pozzovivok (Ag2r), 1.49 Jakob Fuglsangek (Astana) eta 2.45 Igor Antonek (Dimension Data).

Noalen hasi eta Bibionen amaitu, lau-laua izango da biharko etapa, 182 kilometrokoa. Ezusterik ezean, esprinta izango da amaieran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.