Unai Basurko gaur eguerdian iritsi da Euskal Herrira, Getxoko portura (Bizkaia), Pakea Bizkaia itsasontzian. Duela hilabete eta erdi utzi behar izan zuen Atlantico Sur la Vendée Globe lasterketa, itsasontzia matxuratu zitzaiolako.
Sentimendu kontrajarriekin itzuli da Basurko: gogoa zuen etxera bueltatzeko, baina ez munduko itzulia egin gabe. Hainbat itsasontzik egin diote lagun azken kilometroetan, eta hainbat lagun, zaletu eta agintariren agurra jaso du, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia tarteko. Agur jaunak ere abestu diote, eta hunkituta agertu da. Ia hiru hilabete egin ditu kanpoan.
Basurko ez da lasterketa utzi duen bakarra: 30etik 18k utzi dute. 69. eguna du gaur, eta Michel Desjoyeaux frantsesa doa lehenengo, 2001eko irabazlea. 4.000 milia falta zaizkio helmugarako. Roland Jourdain frantsesa da bigarrena, eta lehenengotik 350 miliara dago. Bakarrik eta kanpoko inolako laguntzarik gabe eman beharko diote itzulia munduari.
Kirola
Unai Basurko Euskal Herrira itzuli da
Getxoko portuan dago dagoeneko Pakea Bizkaia itsasontzia. Duela hilabete eta erdi utzi behar izan zuen munduari itzulia emateko itsas lasterketa, matxura bategatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu