Goizeko hamarrak, bost minutu eta hiru segundo zirela heldu da Unai Basurko (Portugalete, 1973) marinel bizkaitarra Getxoko kaiko helmugara, eta horrenbestez, hirugarren izan da Velux 5 Ozeano proban.
Belaontzian munduari bira ematen diote proba horretan, eta 158 egun, 18 ordu eta 25 minutu behar izan ditu Basurkok. Robin Knox-Johston irabazleak, berriz, 43 ordu gutxiago. Azken etapan Norfolketik (AEB) Getxora arteko bidea egin du Atlantikoa zeharkatuz, eta 17 egun, 16 ordu eta 43 minutu behar izan ditu.
Kirola
Unai Basurkok hirugarren amaitu du Velux 5 Ozeano proba
Goizeko hamarretan iritsi da Getxora (Bizkaia), =i Pakea =i belaontzian munduari bira eman ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu