Unai Elorriagak brontzea lortu du Munduko Kopan
TXIRRINDULARITZA. Unai Elorriagak brontzezko domina eskuratu zuen atzo Londresko Munduko Kopan, puntuazio proban. Hirugarren postuarekin sailkatu zen finalerako, eta finalean ere bikain aritu zen. Albert Torres balearrak irabazi zuen proba. Munduko bi marka ere ondu zituzten atzo. Britainiarrek biak. Emakumezkoek biak: taldekako esprintean eta taldekako jazarpen proban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu