Handia egin zuen atzo Unai Elorriagak (Cespa-Euskadi) Calin (Kolonbia) jokoan den Munduko Kopako bigarren saioan. Izan ere, bizkaitarrak puntuazio probako finala irabazi zuen (46 puntu), Ingmar De Poortere belgikarraren (37 puntu) eta Edwin Avila kolonbiarraren (32 puntu) aurretik. Lehen lau esprintetatik hirutan nagusitu zen Elorriaga, eta irabazitako bueltari etekina atera zion gero. Asier Maeztuk 19. postuan amaitu zuen proba hori bera, bi itzuli galduta.
Gainerako euskal herritarrei dagokienez, Leire Olaberriak eskura izan zuen brontzezko domina scratch-ean, baina laugarren postuarekin etsi behar izan zuen azkenean. Kelly Druyts belgikarrak irabazi zuen final hori. Juan Peralta, berriz, zazpigarren izan zen kilometro bateko proban. Lehen egunean aipagarria izan zen Alemaniako selekzioak gizonezkoen taldekako abiadura proban lortutako munduko marka (43,311 segundo). Gaur amaituko da Caliko Munduko Kopa.
Unai Elorriagak urrezko domina irabazi du Caliko Munduko Kopan, puntuazioan
Leire Olaberria laugarren izan da 'scratch'-ean; gaur amaituko da pistako Munduko Kopako bigarren proba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu