Unai Etxebarriak eta Iker Flores txirrindulariek bi urtez luzatu dute Euskaltel-Euskadi taldearekin zuten kontratua, eta laranja koloreko maillota eramango dute 2006. urteko azken eguna arte. Etxeberria durangarra eta Iker Flores urdiaindarra atzo adostu ziren Migel Madariaga managerrarekin, kontratuaren iraupenarekin tirabiraren bat eduki ostean.
Unai Etxebarriak eta Iker Floresek bi urtez luzatu dute taldearekin zuten kontratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu