Pilota

Untoriak irabazi du Bigarren Mailako txapela (22-15)

14-1 irabazten hasi da, eta Elezkano II.a gerturatu den arren, alde hori zama astunegia izan da

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko ekainaren 15a
20:10
Entzun

Alvaro Untoriak 22-15 irabazi dio Danel Elezkanori Bigarren Mailako buruz buruko txapelketako finalean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 19 urte ziren Errioxako pilotari batek ez zuela buruz buruko txapelik janzten, eta Untoriak partida hasieran jarri du bolada hori hausteko oinarria. 14-1 irabazten hasi da, piloteoan gehiago zelako eta Elezkano urduri zegoelako. 

Elezkanok arriskatzea baino beste biderik ez zuen, eta erasoan jokatuz 17-12raino gerturatu da. Une horretan, baina, ez du zortea lagun izan. Bi txapa jo ditu jarraian, epaileek buelta zalantzagarria eman dute berak eginiko tanto batean eta gero bote bat gaizki kalkulatu du erresto baten ondoren.

Untoriak merezita jantzi du txapela, eta heldu den urtean Lehen Mailako txapelketa jokatuko du.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.