Ur irekietako probak atzeratu egin dira Ostian
IGERIKETA. Ekaitzaren ondorioz atzeratu egin behar izan dira gaur Ostian (Erroma) jokatzekoak ziren ur irekietako probak, 2009ko Munduko Txapelketari zegozkionak, hain zuzen ere. Proba horretan, 5 kilometroko ibilbidea egitea zegoen pentsatua, eta, azkenean, asteartean egingo dute. 10 kilometroko ibilbidea, berriz, hilaren 23an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu