BOXEOA

Urakanaren azken ufada

Rubin Carter boxeolari izandakoa hil da, 76 urte zituela.

Rubin Carter. WIKIPEDIA
2014ko apirilaren 21a
09:10
Entzun

Robin Carter, urakana (Paterson, Amerikako Estatu Batuak, 1937ko maiatzak 6 - Toronto, Kanada, 2014ko apirilak 20). Boxeolari mitikoa, ibilbide nahi baino laburragoa izan zuen arren. Pisu ertainean jardun zuen 1961etik 1966ra eta etorkizun oparoko boxeolaria zen, 1966an espetxeratu zuten arte.

Jaioterriko Lafayette tabernan hiru lagun hiltzea leporatuta zigortu zuten, 29 urte zituela. Ia hogei urte eman zituen kartzelan, eta sutsuki defendatu zuen errugabea zela. 1985ean baliogabetu zioten zigorra, eta aske utzi zuten. Epaileak ebatzi zuen arraza aurreiritziengatik zigortu zutela Carter.

Borroka horri abestia jarri zion Bob Dylanek, eta Carterren bizitza kontatuz film bat egin zuten 1999an. Espetxetik atera ostean, modu bidegabean zigortutakoei laguntzen jardun zuen. Prostatako minbiziak jota hil da, 76 urte zituela.

[Youtube]http://youtu.be/hr8Wn1Mwwwk[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.