TXIRRINDULARITZA. Bi ziklistak bereganatu zuten atzo arreta Espainiako Vueltako 17. etapan: batetik, Rigoberto Uranek (Education First). Irabazi egin zuen, eguneko ihesaldian sartu, eta Tentudiako monasterioko igoeran indartsuena izanda.
Primoz Roglic (Jumbo-Visma) izan zen beste protagonista. Etapa hasi baino lehenago jakinarazi zuen haren taldeak Vuelta utzi zuela, bezperako erorikoarengatik. Akabo Remco Evenepoeli (Quick Step) lidergoa kendu eta laugarrenez jarraian Vuelta irabazteko erronka. Lehian ari zen, bigarren baitzen —Enric Mas (Movistar) da bigarren orain, 2.01era—. Gaurko etapa Piornal lehen mailako mendatean amaituko da.
Vueltako Challengean, berriz, Trek nagusitu zen lehen etapan, taldekako erlojupekoan. Movistar bosgarren postuan sailkatu zen; Bizkaia-Durango, 18.ean; eta Laboral Kutxa, 19.ean. Elisa Longo Borghini da liderra.
Uranek irabazi du Vueltan, eta Roglic erretiratu egin da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu