Ezohikoa zen jokalekua, baina hori ez zen izan Urdaibairen kalterako. Bermeoko traineruak irabazi zuen atzo Euskadi Basque Country bandera, Bartzelonan jokatu zen estropadan. Lehen txandan ondo aritu ziren Kaiku eta Orio, denbora onenak jarriz, baina hirugarrenean Urdaibai nagusi izan zen, eta San Miguel Ligako lehen lider da.
19:51,54ko denbora egin zuten bermeotarrek; sei segundora helmugaratu ziren sestaotarrak, eta hamar segundora, berriz, oriotarrak. Bigarren txandan, berriz, Hondarribia nagusitu zen, eta harena izan zen atzoko estropadako laugarren postua, hamahiru segundora.